ZER DA STOP MOTION?
Stop Motion, elkarren segidan jarritako irudien serieak erabiliaz, objetu geldien mugimendua irudikatzean datzan animazio teknika bat da. Jostailuak, eraikuntzak sortzeko blokeak, panpin artikulatuak, edo plastilinaz sortutako pertsonaiak erabiltzen dira besteak beste.
Esan dezakegu animazioaren erarik garbiena dela, mugimendua fotogramaz-fotograma sortzen baita; panpina edo objetua eskuekin manipulatuz progresiboki. Adibidea:
- Hasteko ikasleek taldetan banaturik irudikatu behar dutena pentsatu eta asmatu dute.
- Ondoren eszenatokia eta pertsonaiak sortu dituzte.
- Argazkiz-argazki, animazioa aurrera eraman dute.
- Argazkiak ordenagailura pasa dituzte, eta bideoa editatzeko programa baten bidez (Windows live movie maker) filmaren montajea egin dute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario